Noiz argitaratua Astelehena, 2020.eko Ekainak 1

Nafarroako Parlamentuak dei egiten du hitz eta adeitasun parlamentarioa gailendu daitezen eztabaida politikoetan, ezen ez azken asteotan esparru nazionalean ikusi izan diren deskalifikazioa eta indarkeria

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2020ko ekainaren 1ean

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak dei egiten du hitz eta adeitasun parlamentarioa gailendu daitezen eztabaida politikoetan, ezen ez azken asteotan esparru nazionalean ikusi izan diren deskalifikazioa eta indarkeria. Adierazpena Podemos Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak aurkeztu du. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos Ahal Duguk eta I-Ek aldeko botoa eman dute, eta Navarra Sumak, berriz, aurkakoa.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak dei egiten du hitz eta adeitasun parlamentarioa gailendu daitezen eztabaida politikoetan, ezen ez azken asteotan esparru nazionalean ikusi izan diren deskalifikazioa eta indarkeria.

 

2. Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du gure erkidegoko ikuskera politiko ezberdinen aniztasuna aldezten duela, nondik begiratzen den ere aberasgarriak direla uste baitu.

 

3. Nafarroako Parlamentuak uste du identitate politiko ezberdinen kriminalizaziorako deiak egiazko arrisku bat direla nazio, autonomia nahiz udal mailako bizikidetza baketsurako, eta, hortaz, eztabaida politikotik baztertu beharko liratekeela”.