Noiz argitaratua Astelehena, 2023.eko Irailak 11

Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkio Marokoko herriari, lurrikarak eragindako hondamendi ikaragarriagatik

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2023ko irailaren 11n

- Eledunen Batzarrak UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin talde parlamentarioek eta Vox foru parlamentarien elkarteak aurkeztu duten honako adierazpen instituzional hau onetsi du: Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkio Marokoko herriari, lurrikarak eragindako hondamendi ikaragarriagatik.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

1. Nafarroako Parlamentuak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkio Marokoko herriari, lurrikarak herrialdearen eremu zehatz batean eragindako hondamendi ikaragarriagatik. Elkartasun hori gure erkidegoan bizi diren marokoar guztiei ere adierazi nahi die.

 

2. Nafarroako Parlamentuak bere doluminak eta nahigabe sakona helarazi nahi dizkie hildakoen familiei eta gertukoei, bai eta bere hurbiltasuna eta atsekabea ere.

 

3. Nafarroako Parlamentuk zauritu guztiei opa die laster senda daitezen, eta sakonki deitoratzen ditu izan diren kalte materialak.

 

4. Nafarroako Parlamentuak bere errespetua eta mirespena adierazi nahi dizkie erreskate eta salbamendu lanetan ari diren erakunde eta pertsona guztiei, eta haien esku jartzen du laguntzeko eskain dezakeen oro.

 

5. Nafarroako Parlamentuak Marokoren Madrilgo enbaxadari helaraziko dio adierazpen hau, egoki iritzitako bide diplomatikoak baliatuta Marokoko Erresumari helaraz diezaion.

Archivos adjuntos

Archivo adjuntoDeclaración Institucional