Nafarroako Parlamentuak bere egiten du Nafarroako Gobernuaren konpromisoa, Nafarroako Siemens Gamesako azken lanpostua ere aldeztekoa
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko urriaren 3an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere egiten baitu Nafarroako Gobernuaren konpromisoa, Nafarroako Siemens Gamesako azken lanpostua ere aldeztekoa. Navarra Suma, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1.- Nafarroako Parlamentuak bere egiten du Foru Gobernuaren konpromisoa, Nafarroako Siemens Gamesako azken lanpostua ere aldeztekoa, pasa den irailaren 29an Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak Siemens-Gamesako kontseilari delegatuari adierazi zion moduan.
2.- Nafarroako Parlamentuak berriro eskatzen dio Europako Batzordeari enkante-sistema aldatu eta tokiko edukia indartu dezan energia berriztagarrien arloan, beste merkatu batzuetan dauden zerga-mugak eta beste babes-neurri batzuk ezarrita.
3.- Nafarroako Parlamentuak Espainiako Estatuko Gobernua premiatzen du Europako Batzordeari enkante-sistema aldatu eta babes-neurriak ezartzeko energia berriztagarrien industriaren arloan”.
Archivos adjuntos