Nafarroako Parlamentuak bere babesa berresten dio Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioari, eta premiatzen du Nafarroaren toki-autonomia sustatzen eta defendatzen jarrai dezan
Osoko bilkurak onetsi du. 2024ko urtarrilaren 18an
1.- Ganberak berretsi egiten du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren 1982an sortu zenetik aurrera eramaten duen lana, toki-autonomia sustatu eta aldeztekoa.
2.- Nafarroako Parlamentuak aitortzen du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa dela, gaur egun, Nafarroako toki-entitateen multzoaren ordezkaritza Nafarroako Gobernuaren, Parlamentuaren beraren eta ehundura sozial eta ekonomikoaren aurrean zilegitasunez obratzeko.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. puntua PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren abstentzioarekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi da.
2. puntua PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren eta PPNren abstentzioarekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi da.