Noiz argitaratua Astelehena, 2019.eko Uztailak 29

Nafarroako Parlamentuak bere arbuiorik erabatekoena adierazten baitu Gogoan eskulturako xaflaren lapurreta dela eta

Batzorde Iraunkorrak onetsia. 2019ko uztailaren 29an

Batzorde Iraunkorrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bere arbuiorik erabatekoena adierazten baitu Gogoan eskulturako xaflaren lapurreta dela eta. Geroa Bai eta EH Bildu Nafarroa talde parlamentarioek, Podemos-Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta I-E Talde Mistoak aurkeztu dute.

 

Aldeko botoa PSN, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezquerrak eman dute; Navarra Sumak hirugarren puntuaren alde bozkatu du, eta lehenengo eta bigarren puntuetan abstenitu egin da.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

"1. Nafarroako Parlamentuak bere arbuiorik erabatekoena adierazten du Gogoan eskulturako xaflaren lapurreta dela eta. Eskultura hori ezarri zen, xaflan bertan ohartarazten den bezala, 1978ko Sanferminetan pairatutako polizia-erasoaren biktimen oroimenez; eta, memoriaren toki gisa erregistratutako elementua den aldetik, lege-babes berezia dauka.

 

2. Nafarroako Parlamentuak adierazten du bere borondatea dela ukitutako erakundeek neurri egokiak har ditzaten gertatutakoa argitzeko, eraso horren egileei kasuko neurri administratiboak aplikatzeko eta xafla berehala birjar dadin bermatzeko.

 

3. Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa berresten du Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legearekiko eta Nafarroako memoria historiko eta demokratikoaren sustapenarekiko”.