Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainako Espainiako Koalizioak Berdintasunerako Hezkuntzaren alde egindako Manifestuarekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2023ko martxoaren 27an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten duen Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainako Espainiako Koalizioak Berdintasunerako Hezkuntzaren alde egindako Manifestuarekin, eta aurten ere bat egiten duen Hezkuntzaren aldeko Mundu Astearekin. PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpainako Espainiako Koalizioak Berdintasunerako Hezkuntzaren alde egindako Manifestuarekin, eta aurten ere bat egiten du Hezkuntzaren aldeko Mundu Astearekin.
- Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du lanean jarraitzeko genero-berdintasuna egon dadin hezkuntzaren sektoreko politiken eta planen erdigunean, eta behar den aurrekontuaz hornitzeko. Genero-desberdinkerien eta haien azpiko faktoreak identifikatu eta haiei heltzea lehen haurtzarotik, genero-arau, -estereotipo eta -jarduketa kaltegarriak eraldatzeko asmoz.
- Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du datu desagregatuak sortzea hezkuntzako politika eta aurrekontuek duten genero-inpaktuari dagokionez, aurrerabidea neurtzeko eta abiarazitako neurrien gaineko ebidentziak eskuratzeko. Ikaspenaren eta ikasketetako aurrerabidearen emaitzak monitorizatzea generoaren eta beste aldagai intersekzional batzuen arabera.
- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du, hezkuntzan inbertsioa areagotzeko eta behar diren baliabideak jartzeko programa eta proiektuetan, zeinek hezkuntza-kalitatea hobetuko duten eta berdintasunerako hezkuntza-ereduak garatuko dituzten, aldi berean ezabatuz diskriminazioa sorrarazten duten faktoreak (etnia, desgaitasuna, egoera ekonomikoa...).
- Nafarroako Parlamentuak beharrezkotzat jotzen du neska txikiek eta nerabeek STEM ikasketa eta karreretan parte hartzea sustatuz jarraitzea, bai eta mutil txikiek eta nerabeek zainketen lanbideetan, karrera profesionalen inguruko estereotipoak eta lerratzeak ezabatzeko.
- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du, eskolaurreko hezkuntza unibertsal eta kalitatezkoaren alde, haurrei laguntze aldera eskolarako prestaketan, halako moduz non kontziliazioa erraztu eta genero-desberdinkeria gehiago egotea saihestuko den familia arloan.
- Nafarroako Parlamentuak ezinbestekotzat jotzen du sexu-hezkuntza integrala garatzen eta zabaltzen jarraitzea, eskubideak oinarri hartu eta sexu- eta ugalketa-osasunerako berdintasuna eta inklusioa sustatzen dituena, haurrei, nerabeei eta gazteei laguntzeko ezagutzak eskuratu, balio eta jarreretan ikertu eta trebeziak garatzeari begira, beharrezkoak edukiko dituztenak beren osasun eta ongizatea sustatzeko, genero-indarkeriari aurre egiteko eta nerabeen nahi gabeko haurdunaldiak murrizteko, testuinguru guztietan.
- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du, genero-ikuspegiko hezkuntzaren arloan espainiar kooperazioan finantziazioa handitzeko eta lanean jarraitzeko Garapenerako Laguntza Ofizialera gutxienez ere Errenta Nazional Gordinaren % 0,7 bideratzeko, % 20 bideratu beharko baita hezkuntzara eta % 10 laguntza humanitariora, azken horren % 10 larrialdietarako hezkuntzara.
- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du, kontuan hartzeko hezkuntzan genero desberdintasun esanguratsuak dituzten herrialdeetako egoera eta inbertsioak bideratzeko hezkuntza-sistemaren gaitasunak sortzera. Herritartasun Globalerako eta Garapenerako Hezkuntzako programak babestea, Garapenerako Laguntza Ofizialaren % 3, gutxienez ere erabiliz herritartasun kritikoa sortzeko, berdintasunaren aldeko diskurtso eta praktikak sendotuko dituena.
Archivos adjuntos