Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Dislexiaren Mundu Egunaren ospakizunarekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2024ko urriaren 7an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Dislexiaren Mundu Egunaren ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du urriaren 8an izanen den Dislexiaren Mundu Egunaren ospakizunarekin. Hori dela-eta, ekitaldi instituzional bat eginen da, 12:00etan, DISNAVARRA elkartearekin batera.
2. Nafarroako Parlamentuak dislexiadun haurrei beren eskola-bizitza osoan zehar hezkuntzarako eskubidea bermatzearen aldeko apustua egiten du, dislexiadun ikasleen hezkuntza-inklusioaren printzipioa eraginkorra izan dadin.
3. Nafarroako Parlamentuak bere fatxada urdin turkesa kolorez argiztatuko du urriaren 8an.
Archivos adjuntos