Nafarroako Parlamentuak bat egiten du 2019ko Diabetesaren Nazioarteko Egunaren inguruko ospakizunarekin
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko azaroaren 11n.
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du aho batez. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak bat egiten du 2019ko Diabetesaren Nazioarteko Egunaren inguruko ospakizunarekin. Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualde jaunak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“1. Nafarroako Parlamentuak bat egiten du 2019ko Diabetesaren Nazioarteko Egunaren inguruko ospakizunarekin, eta urdinez argiztatuko du bere egoitzaren fatxada heldu de azaroaren 14an.
2. Nafarroako Parlamentuak erakunde eskudunak premiatzen ditu diabetes gaixotasunari aurrea hartzeko politikak sustatzen jarrai dezaten.
3. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela neurriak hartzea gaixoek eta profesionalek diabetesari buruzko egiazko hezkuntza izan dezaten.
4. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du diabetesa sendatzeko ikerketa sustatzeko neurriak bultzatzen jarraitzeko.
5. Nafarroako Parlamentuak uste du beharrezkoa dela diabetesaren ikusgarritasuna sustatzea “Diabetesa ikusaraz ezazu” kanpaina bezalako neurriekin, eta ANADIk egun hauetan Diabetesaren Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu dituen jarduerak babesten ditu”.