Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Lesbianen Ikusgarritasunaren Egunaren ospakizunarekin
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko apirilaren 25ean
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Lesbianen Ikusgarritasunaren Egunaren ospakizunarekin. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak babesten du:
1. Lesbofobiaren prebentziorako sentsibilizazioa, prestakuntza eta ikerketa.
2. Ikastetxeetan berariazko programak ezartzea, sexu- eta afektibitate- nahiz genero-bestelakotasuna aintzat hartuko dutenak, errealitatea eta emakume lesbianen arazoak ikusarazteko.
3. Arreta mediko eta ginekologikorako berariazko protokoloak ezartzea, emakume lesbianei egokituak.
4. Emakume lesbianen asilo-eskubidea, jazarriak diren herrialdeetakoak badira, aintzat hartuta bereziki beren sexu-orientazioagatik nahiz -identitateagatik pairatzen dituzten askotariko indarkeriak.
5. Emakume lesbianen errekonozimendu aktiboa eta ikusbidean jartzea, sentsibilizazio kanpainen bidez eta hedabide publikoetan, foru lurralde osoan”.
Archivos adjuntos