Noiz argitaratua Asteazkena, 2023.eko Ekainak 28

Nafarroako Parlamentuak bat egin du LGTBI+ kolektiboaren Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin

Ganberak aurten ere berretsi egiten du LGTBI+ pertsonen eskubide, askatasun eta ongizatearekin eta sexu- eta genero-aniztasunarekin duen konpromisoa

Ekainaren 28an ospatzen den LGTBI+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Nafarroako Parlamentuak ortzadar-olana jarri du egoitzaren aurrealdean berdintasuna, errespetua, aniztasuna, askatasuna eta sexu-orientazioagatiko eta genero-identitateagatiko diskriminaziorik eza defendatzen dituen mugimendua babesteko.

 

2023ko urtarrilaren 23an Ganberak akordio bat onetsi zuen osasun arloko eta arlo sozialeko ekimen desberdinen alde nazioarteko, munduko eta nazioko egunak ospatzea ahalbidetzeko, beti ere kolektiboren batek, kasu honetan Kattalingorrik, hala eskatzen badu. Ildo horretan, Foru Parlamentuak bat egin du aurten ere Stonewalleko (1969) istiluak gogora ekartzen dituen ospakizunarekin (1969ko ekainaren 28an New Yorkeko Greenwich auzoan poliziak LGBTI+ komunitateko hainbat kideren aurka egindako sarekaden aurrean emandako erantzun bortitza).

 

Modu honetan, Nafarroako Parlamentuak berretsi egiten du LGTBI+ pertsonen eskubide, askatasun eta ongizatearekiko eta sexu- eta genero-aniztasunarekiko konpromisoa.