Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Irailak 27

Nafarroako Parlamentuak bat egin du Gorren Mundu Egunari

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko irailaren 27an

Eledunen Batzarrak Lehendakaritzak aurkeztutako adierazpen instituzional bat onetsi du, irailaren 25ean Gorren Mundu Eguna ospatzearen karietara.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“1. Nafarroako Parlamentuak ingurune zeharo irisgarri eta inklusiboak sustatzearen aldeko apustua egiten du.

 

2. Nafarroako Parlamentuak hezkuntza ekitatibo eta inklusiboa erreibindikatzen du ikasle gorrentzat, NBEaren Haurren Komitearen oharrak aintzat hartuta.

 

3. Nafarroako Parlamentuak pertsona gorrei lan duin bat eduki ahal izatea eta horretan gora egin ahal izatea eragozten dizkien aurreiritziekin amaitzea eskatzen du.

 

4. Nafarroako Parlamentuaren ustez, beharrezkoa da elkarte-sareko entitateentzako laguntzak mantentzea eta sustatzea, gorrei laguntzen jarraitu ahal izan dezaten, haien eskariak ikusaraziz eta haien eskubideak baliaraziz”.