Nafarroako Parlamentuak babesa ematen dio Igari-Bidankoze-Erronkariko kontzentratze-guneko gertakariak gizateriaren aurkako krimen deklaratuak izateko kereilari
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Batzordeak onetsi du. 2024ko otsailaren 21ean
1.- Nafarroako Parlamentuak bere sostengua ematen dio Nafarroako Igari-Bidankoze-Erronkariko kontzentrazio-tokian giza eta lan-esklabotzako baldintzak, errepresioa eta zigorra jasandako zenbait pertsonaren senitartekoek aurkezturiko kereilari, zeinean eskatzen baita egoki diren zigor-arloko ikerketa-eginbideei ekin dakiela, gertakari haiek gizateriaren aurkako krimen deklaratuak izan daitezen.
2.- Erabaki hau helaraziko zaio Nafarroako Probintzia Auzitegiari eta Buenos Aires-Argentinako 1. zenbakiko Epaitegi Federalari, zeinaren titularra, María Servini de Cubría andrea, frankismoaren krimenen aurkako "Argentinako kereila" deiturikoa izapidetzen ari baita.
PSN, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekinek aurkeztu dute.
PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta UPNren, PPNren eta Voxen aurkakoekin onetsi da.