Nafarroako Parlamentuak aldarrikatzen du liburutegiak bizikidetzarako, dibulgaziorako, elkartzeko eta ezagutzarako guneak direla
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2023ko urriaren 23an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aldarrikatzen baitu liburutegiak bizikidetzarako, dibulgaziorako, elkartzeko eta ezagutzarako guneak direla eta herritarrek kultura eskuratzeko eskubidea bermatzen dutela. UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN, Contigo-Zurekin eta Vox talde parlamentarioek aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
1. Nafarroako Parlamentuak aldarrikatzen du liburutegiak bizikidetzarako, dibulgaziorako, elkartzeko eta ezagutzarako guneak direla eta herritarrek kultura eskuratzeko eskubidea bermatzen dutela.
2. Parlamentuak bat egiten du IFLA-UNESCOk liburutegi publikoei buruz eginiko manifestuarekin, urriaren 24an ospatzen den Liburutegien Eguna dela-eta.
Archivos adjuntos