Nafarroako Parlamentuak aitortzen du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak 1982an sortu zenetik Nafarroako toki entitateen interesen defentsan egindako lana
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko ekainaren 13an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak aitortzen du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak 1982an sortu zenetik Nafarroako toki entitateen interesen defentsan egindako lana. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
"1. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak 1982an sortu zenetik Nafarroako toki entitateen interesen defentsan egindako lana.
2. Nafarroako Parlamentuak uste du berrogei urte hauetan Nafarroako udal, kontzeju eta mankomunitateetan eginiko lana funtsezkoa izan dela Nafarroako herritarrek gaur egun duten garapen eta ongizate maila lortzeko.
3. Nafarroako Parlamentuak adierazten du toki entitateekin lankidetzan jarraitzeko konpromisoa duela, Nafarroako toki entitateen zerbitzu publikoak, udal autonomia eta nahikotasun finantzarioa indartzeko, kudeaketa egokia garatze aldera, Federazioak duela berrogei urte sortu zenetik egindako moduan”.
Archivos adjuntos