Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Azaroak 21

Nafarroako Parlamentuak aitortza adierazten baitie eta eskerrak ematen baitizkie gure komunitatean boluntariotzan diharduten pertsona, entitate, kolektibo eta erakunde guztiei

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi dute. 2024ko azaroaren 21ean

Eledunen Batzarrak Adierazpen instituzionala onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak aitortza adierazten baitie eta eskerrak ematen baitizkie gure komunitatean boluntariotzan diharduten pertsona, entitate, kolektibo eta erakunde guztiei. Nafarroako Parlamentuko lehendakariak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio


“1. Nafarroako Parlamentuak aitortza adierazten die eta eskerrak ematen dizkie gure komunitatean boluntariotzan diharduten pertsona, entitate, kolektibo eta erakunde guztiei.


2. Orobat, Nafarroako Parlamentuak, ekitaldi honen bidez, aitortza adierazi nahi die beren lanarekin tanta hotzak Valentziako Erkidegoan berriki eragin duen egoera hobetzen ahalegindu diren pertsona, entitate eta erakunde guztiei.


3. Nafarroako Parlamentuak aitortzen du boluntariotzak garrantzi handia duela gure komunitatean.


4. Nafarroako Parlamentuak nabarmentzen du boluntarioek urte osoan zehar askotariko jardueretan egiten duten lana, gizarte hobe bat lortzen laguntzeko egiten dutena.


5. Nafarroako Parlamentuak beharrezko deritzo boluntariotza sustatzen duten politika publikoak egiten jarraitzeari.


6. Nafarroako Parlamentuak konpromisoa hartzen du gure komunitatean boluntariotza balioan jartzera bideratutako jarduerak egiteko. 


7. Nafarroako Parlamentuak bere saririk gorena den Nafarroako Parlamentuaren Domina emanen die Nafarroako Boluntariotzaren Kontseiluaren ordezkari bati eta Valentziako Erkidegoko Erregio Etxearen Nafarroako egoitzaren ordezkariari, Nafarroako kolektibo, entitate eta pertsona guztien solidaritatearen eta erakundeekin gauzatzen duten lankidetzaren ikur gisa