Nafarroako Parlamentuak administrazio eskudunei dei egiten die Nafarroako herri desberdinetako feria-guneen funtzionamendua gaitu dezaten
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsi du. 2020ko uztailaren 20an
- Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du. Horren bidez, Nafarroako Parlamentuak administrazio eskudunei dei egiten die Nafarroako herri desberdinetako feria-guneen funtzionamendua gaitu dezaten. Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Adierazpenaren alde bozkatu dute Navarra Sumak eta PSNk, eta abstenitu egin dira, berriz, Geroa Bai, EH Bildu Nafarroa, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
"Nafarroako Parlamentuak administrazio eskudunei dei egiten die Nafarroako herri desberdinetako feria-guneen funtzionamendua gaitu dezaten, COVID-19aren kutsatzea prebenitzeko segurtasun- eta higiene-neurri guztiak beterik, sektorearen ordezkaritzarekin kasuko elkarrizketa egin ondoren".