Noiz argitaratua Astelehena, 2021.eko Otsailak 15

Nafarroako Parlamentuak adierazten du bipil errefusatzen duela haur batek pairatutako eraso transfoboa eta bere babesa eskaintzen baitie haurrari eta haren familiari

Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2021eko otsailaren 15ean

Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu bipil errefusatzen duela haur batek pairatutako eraso transfoboa eta bere babesa eskaintzen baitie haurrari eta haren familiari. Navarra Sumak aurkeztu du.

 

Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:

 

“Nafarroako Parlamentuak honako hau erabaki du:

 

1.- Nafarroako Parlamentuak adierazten du bipil errefusatzen duela Iruñerrian haur batek pairatutako eraso transfoboa eta bere babesa eskaintzen die haurrari eta haren familiari.

 

2.- Nafarroako Parlamentuak indarkeria edo eraso sexista edo LGTBIfobiko oro errefusatzen du, eta bere babesa eta elkartasuna adierazten dizkie inoiz jazarpena edo ikara pairatu dutenei.

 

3.- Nafarroako Parlamentuak berresten du herritargo aske eta anitza sustatzen duten politika publikoak lantzeko eta bultzatzeko duen konpromisoa eta, aldi berean, hori garatzeko zerbitzuak eta baliabideak ahalbidetzen jarraitzeko.

 

4.- Nafarroako Parlamentuak bere konpromisoa adierazten du, sexu- eta genero- aniztasunaren inguruko eraso horiek desagerrarazte aldera, eta LGTBI+ komunitatearen segurtasuna hobetze aldera, inguru guztietan”.