Nafarroako Parlamentuak adierazten du Amiantoaren biktimei konpentsazioak emateko funts bat sortzeko Lege-proposamena babesten duela
Mahaiak eta Eledunen Batzarrak onetsia. 2022ko maiatzaren 23an
Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak adierazten baitu Amiantoaren biktimei konpentsazioak emateko funts bat sortzeko Lege-proposamena babesten duela. Navarra Suma, PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute.
Onetsitako adierazpen instituzionalak honako hau dio:
“Nafarroako Parlamentuak Diputatuen Kongresuari eskatzen dio igorritako arauaren espiritua errespeta dezan eta bertan azkenik onesten den arauak ez dezan hasierako testua hutsaldu. Halaber, eskatzen dio ahalik eta adostasun handiena bila dadin, biktimek eta beren familiek dagokien erreparazioa lehenbailehen jasotze aldera”.
Archivos adjuntos