Nafarroako Parlamentuak adierazpen bat onetsi du, zeinaren bidez, bat egiten baitu Alacanteko Plataforma Feministak bultzatutako mobilizazioarekin, emakumeen aurkako indarkeria “larrialdi-egoerakoa” izatera heldu dela iritzita
Mahaiaren eta Eledunen Batzarrean onetsia. 2019ko irailaren 16an
- Nafarroako Parlamentuak adierazpen instituzional bat onetsi du, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak bat egiten baitu Alacanteko Plataforma Feministak bultzatutako mobilizazioarekin, emakumeen aurkako indarkeria “larrialdi-egoerakoa” izatera heldu dela iritzita. Proposamena Nafarroako Alderdi Sozialista eta Geroa Bai talde parlamentarioek, Nafarroako Ahal Dugu foru parlamentarien elkarteak eta Izquierda-Ezkerra Talde Mistoak aurkeztu dute.
- Nafarroako Parlamentuak bat egiten du Alacanteko Plataforma Feministak bultzatutako mobilizazioarekin, emakumeen aurkako indarkeria “larrialdi-egoerakoa” izatera heldu dela iritzita, eta dei egiten du gure erkidegoan irailaren 20an horren karietara deitzen diren ekitaldietan parte hartzera.
- Nafarroako Parlamentuak bere egiten du "20s Emergencia Feminista” manifestuarekin, eta adierazten du emakumeen eta beren seme-alaben erailketen aurka sendo jardun beharra dagoela, bai eta sexu-indarkeriaren aurka ere, behin eta berriro zabaltzen baitu izua lurralde osoko emakumeen bizitzan”.
Manifestua:
“Larrialdi-egoera ezartzen da Estatu bateko bakea asaldatzen den kasuetan, erkidego baten bizitza normalari eragiten dioten edo eragozten duten inguruabar larrien ondorioz.
Normala al da uztailean bi egunetik behin erail izana emakume bat? Ez al da larria Espainian uztailean eta abuztuan % 50 igo izana sexu-delituak? Normaltasunaz hitz egin daiteke baldin eta urtea hasi zenez geroztik bikoiztu egin bada, aurreko urteen aldean, talde-bortxaketen kopurua? Espainian 6 orduan behin salatzen baldin bada bortxaketa bat? Bakeaz hitz egin daiteke baldin eta 2019an 40 emakume baino gehiago erail badituzte?
Eta hori guztia gertatu da nahiz eta berdintasunaren aldeko eta genero-indarkeriari aurre egiteko lege aitzindariak dauzkagun eta orain dela gutxi estatu-itun bat sinatu den. Zenbakiek erakusten dute zerbaitek huts egiten duela!
Hori dela-eta, emakumeok larrialdi-egoera ezarri dugu. Izan ere, egunero murrizten dira gure eskubideak eta askatasuna. Bizitzeko eskubidea, sexu-askatasunerako eta -osotasunerako eskubidea, ohorerako eta intimitaterako eskubidea, aske zirkulatzeko eskubidea eta, azken finean, bakean bizitzeko eskubidea.
Gure Konstituzioaren eta legeriaren babesean ezarri dugu larrialdi feminista, ez Espainiako Gobernuak, ez Botere Judizialak, ez gizarteak ez dituztelako bere gain hartu emakumeen oinarrizko eskubideak bermatzeko betekizuna.
Exigitzen dugu:
- Bitartekorik egokienak berma daitezen, gizartea sentsibilizatzeko, genero-indarkeria ikusarazteko eta arazo publikoa izatearen kontzientzia hartzeko, gure balio-sistemaren aurka eta emakumeen oinarrizko eskubideen aurka doana.
- Berma dadin berehala aplikatuko direla Estatu-itunean jasotako neurriak eta Lege Integralean jasotako guztiak, oraindik ere ez baitira bete. Berma dadin behar adinako aurrekontu-zuzkidura egonen dela genero-indarkeria prebenitzeko eta biktimak babesteko eta leheneratzeko lege-neurriak betearazteko.
- Berma dadin operadore juridikoei berdintasunaren arloko prestakuntza emanen zaiela, legea genero-ikuspuntuarekin interpreta eta aplika dadin.
- Berma dadin gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean eta oinarrizko eskubide eta libertateekiko errespetuan heziko dela, haurtzarotik hasita. Gaur gauaz ez gaude bakarrik, ez gara bakarrik itzuliko, ez gara bakarrik sentitzen; argi moreak argitzen ditu gaur kaleak, argitzen ditu gure pausoak. Pauso irmoak dira, aurrerantz doazenak, emakumeak gara erreklamatzen dugunak geure eskakizunak bete daitezen larrialdi-egoera ez dadin izangure bizitzen protagonista.
GAUR, GAUA MOREA DA!