Noiz argitaratua Asteartea, 2024.eko Abenduak 17

Nafarroako Kontuen Ganberaren Foru Legearen onespenaren berrogeigarren urteurrena ospatzeko ekitaldi bat eginen du bihar Nafarroako Parlamentuak

12:00etan eginen da, atalondoan, eta Parlamentuko lehendakari Unai Hualdek eginen du hasiera-hitzaldia

Ekitaldian, hasieran eta amaieran musika-emanaldiak eginen dira, Kontuen Ganberaren historiaren irudiak proiektatuko dira komunikazio-arduradun Fermín Erbitik komentatuta, eta ganberako lehendakari Ignacio Cabezak hitz batzuk esanen ditu.