Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Azaroak 14

Nafarroako Jota ondare immaterialeko kultur intereseko ondasun deklara dezan Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena onetsi da

Tafallako Errekoletoen komentu ohian Nafarroako Jotaren Artxibategi Musikal eta Dokumental eta Interpretazio-zentroa kokatzeko proiektua eskatzen da

Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “behar diren erabakiak har ditzan Nafarroako Jota, bere adierazpide guztietan, “Nafarroako ondare immaterialeko kultur intereseko ondasun” deklara dadin”.

 

Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Foru Gobernuari eskatzen dio “proiektu bat mamitu dadin, Tafallako Udalarekin lankidetzan eta kasuko hitzarmena sinaturik, etorkizunean Tafallako Errekoletoen komentu ohian kokatuko duena Nafarroako Jotaren Artxibategi Musikal eta Dokumental eta Interpretazio-zentroa izanen dena”.

 

Zioen azalpenean, EH Bildu talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak Tafallako Udalak onetsitako mozio bat du oinarrian, zenbait kultur eragilek aurkeztutakoa eta hiriaren garrantzia azpimarratzen duena Nafarroako jotaren inguruko interpretazio eta dokumentazio arloan.