Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Azaroak 14

Nafarroako ikastetxeetan erabiltzen diren testuen azterketa osoa egin dezan Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko azaroaren 14an

1.-  Nafarroako Parlamentuak baieztatzen du azken legegintzaldi honetan ez dela Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak ezartzen duen ikuskapen-lanik egin testuliburuak curriculumari, Nafarroaren errealitate instituzionalari eta Konstituzioaren balioei egokitzeari dagokionez, eta hori dela eta Departamentua premiatzen du Nafarroako ikastetxeetan erabiltzen ari diren testuen azterketa osoa egin dezan, honako arlo, etapa eta ereduetan.

 

Analisi horrek bere gain hartu beharko ditu D ereduko ikastetxe publikoetan eta itunduetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan “Geografia eta Historia” eta “Euskal Hizkuntza eta Literatura” ikasgaietan erabiltzen diren euskarazko testuliburuak (24/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzen curriculuma ezartzen duena), eta D ereduko ikastetxe publikoetan eta itunduetan Lehen Hezkuntzan “Gizarte Zientziak” eta “Euskal Hizkuntza eta Literatura” ikasgaietan erabiltzen diren euskarazko testuliburuak (60/2014 Foru Dekretua, uztailaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitatean Lehen Hezkuntzako curriculuma ezartzen duena).

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Navarra Sumaren aldeko botoarekin, PSNren abstentzioarekin eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aurkakoekin onetsia.