Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Azaroak 14
Nafarroako Gobernuko lehendakaria premiatzen duen ebazpena, Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseilua dei dezan hilabeteko epean, Enplegu Plan bat egiteko
Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko azaroaren 14an
1.- Nafarroako Gobernuko lehendakaria premiatzen da Nafarroako Elkarrizketa Sozialerako Kontseilurako deialdia egin dezan hilabeteko epean, berriro heltzearren, berrikusiz, Kontseiluko Batzorde Iraunkorrak 2017ko urtarrilaren 25ean onetsitako ibilbide-orriari, zeina enplegu-plan bat prestatzekoa baita.
Navarra Suma talde parlamentariak aurkeztu du.
Navarra Suma eta PSNk aldeko botoa eman dute, Geroa Bai eta I-E abstenitu dira eta EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguk aurka bozkatu dute.