Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Urriak 10

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko 14/2004 Foru Legea aldatzen proposamena aintzat hartzea onetsi dute

Nafarroan lege oro eragin sozialeko txosten batekin batera aurkezteko derrigorrezkotasuna arau gisa ezartzen du, bere garaian generoarenarekin egin zen modu bertsuan, hartara, erabakiak norabide egokian hartzeko

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNk eta PPNk haren kontra emandako botoekin, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko 14/2004 Foru Legea aldatzen duen Foru Lege proposamena aintzat hartzea onetsi du gaur.

 

Izquierda-Ezkerrak aurkeztu duen Foru Lege proposamenaren xedea da araudi bidez ezartzea Nafarroan lege oro eragin sozialeko txosten batekin batera aurkezteko derrigorrezkotasuna, hala “erabakiak norabide egokian hartzeko”.


Asmoa arauek eta politikek “gure gizarteko sektore ahulenengan eta gizarte-kohesioan” izan ditzaketen eragin positiboak eta negatiboak ebaluatzea da. Horretarako, legea onesten denetik hasita hiru hileko epean gizarte eragina ebaluatzeko gidaliburu bat prestatzea aurreikusten da.


Hala, bere garaian genero-eraginari buruzko txostenak ematearen derrigorrezkotasuna ezarri zen modu bertsuan, 14/2004 Foru Legearen txosten eta irizpenei buruzko 62. artikulua aldatzea proposatzen da, halako moldez non “erregelamenduzko xedapenen proiektuekin batera, txosten bat bidali beharko da, proiektu bakoitzean ezartzen diren neurriek duten gizarte-eraginari buruzkoa. Kontuan hartuko dituzten gaiak, besteak beste, neurri horiek ukitutako gizarte taldeak dira”.

www.parlamento-navarra.es
• Foru Lege proposamenaren argitalpena (NPAO, 72. zk., 2013-06-24koa)