Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Azaroak 14

Nafarroako Gobernua udalek eskaintzen dituzten hezkuntza-zerbitzuak mantentzea ahalbidetu dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Egoera jasanezina izateaz gain, oraindik ere erregulatu gabe dagoela esaten da eta gobernua premiatzen da ikastetxearen titularra den udalari sortutako defizitaren % 80 bere gain hartzera

Parlamentuko Osoko Bilkurak, SNk, Bildu-k, Aralar-Nabaik, I-Ek eta atxiki gabekoek haren alde emandako botoekin eta UPNren eta PPNren abstentzioekin, ebazpen bat bazter utzi du gaur zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen den “berariazko prozedurak ezar ditzan, udalek aurre egin ahal izateko Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzako hezkuntza-zerbitzu publikoa mantentzeak sortzen dien defizitari”.

Onetsi den ebazpenak bigarren idatz-zati bat du, UPNren eta PPNren kontrako botoak jaso dituena. Bertan, Nafarroako Gobernua premiatzen da “Hezkuntza Departamentuak konpromisoa har dezan ikastetxearen titularra den udalari sortutako defizitaren % 80 bere gain hartzeko”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarrak, Bildu-k, Aralar-Nabaik, Izquierda-Ezkerrak eta atxiki gabekoek bultzatu duten ebazpenak hezkuntzako kontseilariak parlamentuan egin zuen agerraldi batean hartutako “konpromisoa” aipatzen du, hala, oraindik egoera erregulatu gabe dagoenez gero, bere gain hartze horren baldintzak zehaztera premiatzen du, izan ere, “eskola-kontzentrazioetako buru ziren udalei kalte-ordainak ematea” zin egin zuen, baina ez zen irizpiderik ez konpentsazioaren nondik norakorik eman.

Proposatu duten taldeek oroitarazten dute ezen dagoeneko 1982an Nafarroako Parlamentuak Foru Diputazioa premiatu zuela jardun zezan “eskola-kontzentrazioetako buru ziren udalek pairatzen zuten arazo larriari aurre egiteko beharrezko baliabideak izan zitzaten”.

Ildo horretan, onartzen da gaurko egoera “bestelakoa” dela, baina azpimarratzen da egoera “jasanezina” dela eta “oraindik ere erregulatu gabe” dagoela.

www.parlamentodenavarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 119. zk., 2013-10-18koa)