Noiz argitaratua Osteguna, 2013.eko Apirilak 25

Nafarroako Gobernua udal musika eskolen sektorea antolatu eta egonkortzeko ibilbide-orri bat presta dezan premiatzen duen ebazpena onetsi dute

Diru-laguntzak pixkanaka murrizteak izan ditzakeen ondorioen berri ematen da, izan "tasak igotzea, eskaria galtzea edo hezkuntza proiektuak geldiaraztea"

Parlamentuko Osoko Bilkurak aho batez onetsi du gaur Nafarroako Gobernua “udalen musika eskolen sektorea antolatu eta egonkortzeko ibilbide-orri bat presta dezan” premiatzen duen ebazpena.

Onetsitako ebazpenak bigarren idatz-zati bat du non, halaber, Nafarroako Gobernua premiatzen den “musika eskolei finantzazio egonkorra eman diezaien, babes ekonomiko handiagoarekin emanda”. Idatz-zatiak, ez du UPNren eta PPNren babesa jaso, baina SNren, Bildu-ren, Aralar-Nabairen, I-Eren eta atxiki gabekoen babesa jaso du.

Era berean eta hirugarren idatz-zati batean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “Hezkuntza Departamentuaren prestakuntza planen barruan sar dezan musika eskoletako irakasleen prestakuntza”. Guztien babesa jaso du, UPNrena izan ezik, ez baitu bozkatu.

Azkenik, UPNren eta PPNren abstentzioarekin, Foru Komunitateko Gobernuari eskatzen zaio “musika-tresnen pedagogiako titulaziorako ikaspostuen kopurua handitu dezan Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan”.

Zioen azalpenean, Socialistas de Navarra, Bildu, Aralar-Nabai eta Izquierda-Ezkerra parlamentu-taldeek bultzatutako ebazpena Musika Eskolen Elkarteen ordezkariek parlamentuan egindako ekarpenei dagokio eta, horren harira, diru-laguntzak pixkanaka murrizteak izan ditzakeen ondorioen berri ematen du, izan “tasak igotzea, eskaria galtzea edo hezkuntza proiektuak geldiaraztea”.

Proposatutakoen hitzetan, eragindako “ziurgabetasun” horrek eskolek “araututako ikasketekin jarraitzea” pentsatzen duten ikasleak prestatzeko duten gaitasuna kaltetzen du eta “herrien bizi sozial eta kulturalari” ekarpenak egiteko duten gaitasuna murrizten du.

www.parlamento-navarra.es
• Mozioaren argitalpena (NPAO, 13.zk., 2013-02-04koa)