Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Apirilak 19
Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena Nafarroako Jabetza-erregistratzaileen Elkargoari eska diezazkion Eliza Katolikoak immatrikulatutako ondasunen informazio-ohar soilak edo zerrenda
Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko apirilaren 19an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Nafarroako Jabetza Erregistratzaileen Elkargoari eska diezazkion Eliza Katolikoak Hipoteka Legearen 206. artikuluaren babesean 1978tik 2015era bitarte immatrikulatutako ondasunen informazio-ohar soilak (edo, halakorik ezean, ondasun horien zerrenda), zein ere den hark erabilitako izena –”elizbarruti”, “apezpikutza”, “parrokia” edo gisakoak–.
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Ek aurkeztua.
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsia.