Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena nafar talentudunak itzultzeko plan bat taxutu dezan
Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko irailaren 20an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da nafar talentudunak itzultzeko plan bat taxutu dezan, neurri ekonomikoez gain kanpoan bizi diren gazteekin komunikatzeko ekintzak jaso ahal izanen dituena.
2.- Plan honek, gainera, plataforma baten sorrera ezarri beharko du, itzuleran letozkeen gazteei lan eskaintzak aurkituko lizkiekeena; nafar talentudunak inportatzen dituzten enpresen lankidetza aitortzen duen zigilu bat sortzea; bai eta itzultzen direnei nahiz haien familiei arazo praktikoen inguruko aholkularitza etengabea eskaintzea ere.
UPN talde parlamentarioak aurkeztua.
UPN, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (3), PSN eta PPNren aldeko botoekin eta Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai (4) eta I-Eren abstentzioekin onetsi da.