Noiz argitaratua Osteguna, 2020.eko Urtarrilak 30
Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena N-121-A errepidetik ibilgailu astunen zirkulazioa murrizteko edo mugatzeko har litezkeen neurriak azter ditzan
Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko urtarrilaren 30ean
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da N-121-A errepidean ibilgailu astunen zirkulazioa murrizteko edo mugatzeko har litezkeen neurriak azter ditzan bere zerbitzu juridikoen bidez, errepide horretako segurtasuna areagotzea eta istripu-kopurua gutxitzea xede.
Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.
EH Bildu ez da egon.