Noiz argitaratua Osteguna, 2019.eko Urriak 17

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena N-121-A errepideko tarte gatazkatsuenetan bide-segurtasuna hobe dezan

Osoko Bilkuran onetsia. 2019ko urriaren 17an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da zenbait neurri har ditzan sare horretako bide-tarte arazotsuenetan bide-segurtasunaren maila hobetzeko, N-121-A errepidearen aldatze-trazadurarako proiektuan jasoz ehiza-hesien paratzea eta ekoduktu edo faunarentzako pasabideen eraikitzea. Halako neurriek lagundu egiten dute animaliak salbatzen, animaliek ibilgailuekin talka egitearen ondoriozko zirkulazio-istripuak ekiditeaz gain.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio zehatz dezan noiz hasiko diren aurreikusita dituen egokitze-lanak.

 

Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztua.

 

Aho batez onetsia.