Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Urriak 25

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena maisu-maistren kidegorako lan-eskaintza publikoa ziurtasun juridikoz egin dezan

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko urriaren 25ean

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da maisu-maistren kidegorako lan-eskaintza publikoa ziurtasun juridikoz egin dezan.

 

2.- Gobernuari eskatzen zaio deialdi horrek Nafarroaren eta Nafarroako hezkuntza-sistemaren errealitate soziolinguistikoari erantzun diezaion.

 

3.- Horrez gain, eskatzen da oposizioko epaitegiak koordina ditzan, kalifikazio-jarraibide eta -irizpide argi eta homogeneoak ezar ditzan eta informazio xehakatu eta osoa eman diezaien oposiziora aurkezten diren pertsonei.

 

4.- Gobernua premiatzen da garaiz egin ditzan deialdiaren arauak (esperientziaren balorazioa, merezimenduak, aurreko deialdietako emaitzak, kontratazio-zerrendak eta abar), oposizioa eginen duten pertsonek behar bezala ezagutu ahal izan ditzaten.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztua.

 

1. puntua UPN, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa Bai, EH Bildu eta Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen aurkakoekin onetsi da.

 

2. puntua UPN, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bairen abstentzioarekin eta Geroa Bai eta EH Bilduren aurkakoekin.

 

3. eta 4. puntuak UPN, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN, PPN eta I-Eren aldeko botoekin eta Geroa bairen abstentzioarekin.