Noiz argitaratua Asteartea, 2018.eko Urriak 16

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena lau hilabeteko epean txosten bat taxutu dezan NEKP osatzen duten enpresen plantillen egungo egoerari buruz

Garapen Ekonomikorako Batzordean onetsia. 2018ko urriaren 16an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da lau hilabeteko epean txosten bat egin dezan NEKP osatzen duten enpresa ezberdinen plantillen egungo egoerari buruz, zehatz-mehatz jakin ahal izan dezagun zer-nolako ezberdintasunak egon litezkeen lan-arloan (soldatak, lanaldiak, kontziliazio-neurriak, oporrak eta abar).

 

2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio egiazko negoziazio-prozesu bat bultza dezan, gardena eta fede onean oinarritua, Tracasa eta Tracasa Instrumental enpresen zuzendaritzaren eta bi enpresa horietako langile-batzordeen artean.

 

UPN, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztua.

 

1. puntua UPN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta Izquierda-Ezkerraren botoekin onetsi da (PPN ez da egon).

 

2. puntua UPN, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu-Orain Bai, PSN eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Geroa Bairen aurkakoarekin onetsi da.