Noiz argitaratua Asteazkena, 2018.eko Ekainak 13

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena hezkuntza premia bereziak dauzkaten ikasleak eskolatzen dituzten ikastetxeen baliabide materialen eta giza baliabideen arloko premiak bete ditzan

Hezkuntza Batzordean onetsia. 2018ko ekainaren 13an

1.- Nafarroako Parlamentuak arbuiatzen du Hezkuntza Departamentuko arduradunen jarrera, Azagrako “Francisco Arbeloa” Ikastetxe Publikoko Lehen Hezkuntzako lehen mailako bi ikasgelak ez bikoiztearena. Izan ere, ikasgela bakoitzeko 25 ikasleko ratioa gainditzen dute, eta ikasle gehienak atzerritiko jatorrikoak, hezkuntza premia dituztenak eta egoera ahulean dauden familietakoak dira.

 

2.- Hezkuntza Departamentua premiatzen da berehala eta egiaz ase ditzan giza baliabideen eta baliabide materialen beharrizanak, berandu eskolatzen diren ia ikasle guztiak eta hezkuntza premia bereziak dituzten ia ikasle guztiak eskolatzen dituzten ikastetxe publikoetan.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztua.

 

1. puntua UPN eta PSNren aldeko botoekin, EH Bildu eta Podemos-Ahal Duguren abstentzioekin eta Geroa Bairen aurkakoekin onetsi da.

 

2. puntua UPN eta PSNren aldeko botoekin, Podemos-Ahal Duguren abstentzioarekin eta Geroa Bai eta EH Bilduren aurkakoekin.