Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena berrebatualu dezan Lizarrako hirian turismoko paradore nazional bat egiteko proiektua
Garapen Ekonomikorako Batzordea. 2018ko ekainak 5
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Espainiako Gobernuarekin koordina dezan, ahalik eta lasterren, Lizarrako hirian turismoko paradore nazional bat egiteko proiektuaren berrebaluazioa, hura kokatzeko Lizarran bertan dauden aukerak aztertuz, edo bestela lehenagotik ere aztertu zen aukera, Iratxeko Santa María la Real monasterioan kokatzearena.
2.- Foru Exekutiboa premiatzen da dauden aukerak kontrasta ditzan erakunde eskudunekin, Lizarrako Udala barne, ostatu hori egingarri bihurtzeko lankidetza akordioak eguneratuz.
3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio erakunde eskudunekin lan egin dezan, Iratxeko monasterioak gaur egun alderdi juridikotik eta ondarearen aldetik duen egoerari behin betiko konponbide bat bilatzeko, xedea izanik haren arkitektura ondarea balorizatzea eta behin betiko konponbidea ematea “Julio Caro Baroja” Nafarroako Museo Etnologikoaren kokapenari.
PSN talde parlamentarioak aurkeztua.
UPN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta PSNren aldeko botoekin eta EH Bilduren aurkakoarekin onetsia.