Noiz argitaratua Osteguna, 2018.eko Ekainak 14

Nafarroako Gobernua premiatzen duen ebazpena berma dezan sexuaren araberako uniformea eraman beharra ezarri ez dadila

Osoko Bilkuran onetsia. 2018ko ekainaren 14an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da berdintasunari buruzko etorkizuneko legean nahiz hezkuntza- eta lan-legedian jaso dezan janzkera-askatasuna bermatuko dela, eta ez dela sexuaren araberako uniformea eraman beharra ezarriko irakaskuntza publiko, itundu eta pribatuaren zein lanaren arloetan.

 

2.- Gobernua premiatzen da ahalik eta epe laburrenean lanean has dadin legegintzaldi honetan onesteko behar diren aldaketak Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako 3/2007 Legean, bai eta dagokion hezkuntza- eta lan-legedian ere, janzkera-askatasuna eta sexuaren araberako uniformea eraman beharrik eza bermatzeko irakaskuntza publiko, itundu eta pribatuaren zein lanaren arloetan.

 

Podemos-Ahal Dugu talde parlamentarioak aurkeztua.

 

Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu, PSN eta I-Eren aldeko botoekin eta UPN eta PPNren aurkakoekin onetsia.