Nafarroako Gobernua premiatzen da urgentziaz ezar ditzan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-baliabideak
Izquierda-Ezkerraren ekimenak “segurtasuna eta konfidentzialtasuna” bermatzen duen zerbitzuaren eskakizunari berehala erantzuteko eskatzen du
Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Batzordeak ebazpen bat onartu du gaur aho batez, zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “urgentziaz ezar ditzan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-baliabideak egoera errealera egokitzeko beharrezkoak eta nahikoak diren neurriak (egiturazkoak, antolamendukoak eta giza baliabideak handitzekoak), abiapuntu gisa harturik dauden baliabideen eta eskarien ebaluazioa”
Onetsitako ebazpenak bigarren puntu bat dakar, non Herritarrekiko Harremanetako Departamentua premiatzen den “harrera baliabideen ebaluazioaren eta hartu beharreko neurrien esparruan, baliabide hauen internalizazioa planifikatzen duen eredu baterako pausuak ematera, baliabideen kuadeaketa gradualki publikoa izan dadin, arreta integralen ekipoetatik hasita”.
Epigrafe hau EH Bildu eta Izquierda-Ezkerrak gehitu dute, eta gehitzeko zuzenketa hau azken honek onartu du, ekimenaren deitzaileak. Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguk zuzenketaren alde bozkatu dute, PSN abstenitu da eta UPN eta PPNk aurkako botoa eman dute.
Zioen azalpenean, Izquierda-Ezkerrak sustatutako ebazpenak dio, nahiz eta “ondo jakin Herritarrekiko Harremanetako Departamentua Nafarroan genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-baliabideak ebaluatzen ari dela baliabide horiek hobetzeko helburuarekin, segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen duen zerbitzuaren eskakizunari berehalako erantzun bat ematea premiazkoa dela”.
Hala, 14/2015 Foru Legearen birtualitatea azpimarratu ostean, beren bikotekidearen edo bikotekide ohiaren erasoa pairatu dutenez gain beste emakume batzuk ere biktimatzat hartzen dituen legea alegia, Gobernua premiatzen da aurreikuspenak 2021. urtera arte aurreikusita dauden ekintzetara eta 22,5 milioiko laguntza dutenetara molda dezan.
Bilkurako lehendakaria Bakartxo Ruiz (EH Bildu) izan da, eta bertan egon diren parlamentariak Iñaki Iriarte, Mónica Doménech, Carlos García Adanero, Ana San Martín (UPN), Virginia Alemán, Koldo Martínez, Rafael Eraso (Geroa Bai), Asun Fernández de Garaialde (EH Bildu), Tere Sáez (Podemos-Ahal Dugu), Inma Jurío, Nuria Medina (PSN), Ana Beltrán (PPN) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra) izan dira.
-
Mozioaren argitalpena (NPAO, 10.zk, 2018-01-26koa)