Noiz argitaratua Asteazkena, 2021.eko Azaroak 17

Nafarroako Gobernua premiatzen da populazioaren azterketa xehatua diseina eta gauza dezan, sexu-prestakuntzari eta -hezkuntzari dagokienez zer premia dituzten jakiteko

Osasun batzordean onetsia. 2021eko azaroaren 17an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da eremu desberdinetako populazioaren ikerketa xehatua diseina eta gauza dadin, eremu bakoitzeko biztanleek sexu-prestakuntzari eta -hezkuntzari dagokienez zer premia dituzten jakiteko eta langile horien plantillak benetako beharretara egokitzeko, eta sexu-hezkuntzako eta sexologiako berariazko prestakuntza eskatu dadin lanpostu horiek eskuratu ahal izateko.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio lan-esparruak sexu- eta ugalketa-osasunaren arretarako zentroetatik haratago zabaltzea, Oinarrizko Osasun Laguntzara, sistemaren oinarrian egon daitezen, herritarrei gertutasuna eta sarbidea errazte aldera.

 

3.- Nafarroako Gobernua premiatzen da gazteekin eta bereziki gazteei zuzenduriko jarduketak bultzatzea Nafarroako osasun barruti guztietan. Baina bai eta askotan aintzat hartzen ez diren populazio-sektoreei zuzendurikoak ere: desgaitasuna edo bestelakotasun funtzionala duten pertsonak, pertsona migranteak, adinekoak eta abar.

 

4.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio Foru agindu baten bidez garatu zen Sexu- eta ugalketa-osasunaren Batzorde Teknikoa berrabiaraztea, tresna egokia baita sexu- eta ugalketa-osasunaren arloko prestazio sanitarioen antolamendua ezartzen duen 103/2016 Foru Dekretuan planteatzen diren gai guztiak garatzeko.

 

PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta I-Ek aurkeztu dute. 

 

PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin onetsi da.