Nafarroako Gobernua premiatzen da paziente diabetikoen osasun arreta hobetu dezan
Osasun batzordean onetsi da. 2021eko martxoaren 10ean
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da diabeteserako diziplina anitzeko unitate funtzional bat sor dezan Nafarroako Ospitalegunean.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio Nafarroako Osasun Sisteman hezkuntza diabetologiko egokia eman diezaien 1 eta 2 motako diabetesa duten pazienteei.
3.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio kalitatezko material suntsikorra ziurta dezan paziente diabetikoentzat eta glukosa-sentsoreak sar ditzan 1 eta 2 motako diabetikoen prestazioen artean.
4.- Foru Exekutiboa premiatzen da Oinarrizko Osasun Laguntzako profesionalak diabeteserako teknologia berrietan eta tratamenduetan trebatu ditzan, hala nola intsulinaz hornitzeko gailuak eta glukosa-sentsoreak.
5.- Nafarroako Gobernua premiatzen da gehienez ere bi hilabeteko epean jarduketa plan bat presta dezan pandemiak 2 motako diabetes mellitusa duten pertsonen kontrolean eta jarraipenean izan duen eragina arintzeko.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsi da (Izquierda-Ezkerra ez da egon).