Nafarroako Gobernua premiatzen da osasun laguntza egokia eman diezaien COVID-19aren osteko patologia duten pazienteei
Kalitatezko osasun laguntza eman dadila eskatzen du Legebiltzarrak, oinarrizko osasun laguntzarekin koordinatutako diziplina anitzeko kontsulten bidez
Osasun Batzordeak ebazpen bat onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Izquierda-Ezkerraren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin (Podemos-Ahal Dugu ez da saioan egon), zeinaren bidez Nafarroako Gobernua premiatzen baita “patologia berri hori –COVID-19aren osteko gaixotasuna– iraupen luzeko gaixotasun gisa aitor dezan”.
Onetsitako ebazpenak bigarren atalean Gobernuari eskatzen dio “kalitatezko osasun laguntza ematea, oinarrizko osasun laguntzarekin koordinatutako diziplina anitzeko kontsulten bidez”. Atal honetan eta hurrengoan Navarra Sumak aldeko botoa eman du.
Azkenik, Nafarroako Gobernua premiatzen da “patologia berri horretan ikertzeko inberti dezan”.
Zioen azalpenean, PSN, Geroa Bai, Podemos-Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerra talde parlamentarioek sustatutako ebazpenak Covid-19aren osteko gaixotasuna duten pazienteak pairatzen ari diren konplikazioak azaltzen ditu, egun 16.000 pazienteri aitortu zaie gaixotasun hau Espainian (koronabirusak infektatutakoen %10).
Sustatzaileek uste dutenez, paziente horien pluripatologiari erreparatuta (arnasketari, bihotzari, digestio-aparatuari, azalari eragiten dioten konplikazioak, sintoma orokorrak, neurologikoak…), beharrezkoa da osasun-sistemak horiei kalitatezko eta diziplina anitzeko asistentzia ematea, oinarrizko osasun laguntzaren eta laguntza espezializatuaren artean koordinatua.
Nuria Medina (PSN) buru izan duen saioan egon dira Marta Álvarez, Ángel Ansa, Yolanda Ibáñez, Raquel Garbayo, Cristina Ibarrola, Iñaki Iriarte (Navarra Suma), Patricia Fanlo, Ainhoa Unzu (PSN), Ana Ansa, Isabel Aramburu (Geroa Bai), Txomin González, Bakartxo Ruiz (EH Bildu) eta Marisa de Simón (Izquierda-Ezkerra).
• Mozioa (101. NPAO, 2020-09-25ekoa)