Nafarroako Gobernua premiatzen da Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen garapena susta dezan, arrisku psikosozialak kontuan hartuz
Osoko bilkuran onetsia. 2021eko abenduaren 9an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Osasun Departamentuaren eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuaren arteko lankidetza sinergiko bat ezar dezan, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen garapenari bultzada nabarmena emateko, azpimarra arrisku psiko-sozialetan jarrita.
2.- Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio berariazko ebaluazio bat egin dezan Lan Osasunaren III. Planeko (2015-2020) eta Lan Osasuneko Ekintza Planeko (2017-2020) ekintzei dagokienez abiarazitako neurrien inpaktuari buruz, oinarri gisa hartzen ahalko dena ekintzak birdefinitzeko eta, halatan, haien ezarpenaren bitartez lan-istripuen tasaren egungo emaitzak hobetzeko, bai eta lan-osasuneko nahiz lan-arriskuen prebentzioko beste lehentasun batzuenak ere onbideratzeko.
Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
Aho batez onetsia (I-E ez da bilkuran egon)