Nafarroako Gobernua premiatzen da lan egin dezan memoria historikoaren europar kultura komun bat sortzeko
Europako Parlamentuaren 2018/2819 Ebazpena bere egiten du Legebiltzarrak, baina ez du Europar Memoriaren eta Kontzientziaren Plataformaren jardueretan parte hartuko
Parlamentuko Osoko Bilkurak ebazpen bat onetsi du gaur Navarra Sumaren aldeko botoekin, PSNren abstentzioarekin eta Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aurkako botoekin, zeinaren bidez Nafarroako Parlamentuak “bere egiten du europar memoria historikoak Europaren batasunerako duen garrantziari buruz Europako Parlamentuak 2019ko irailaren 19an onetsitako Ebazpena (2019/2819)”.
Bigarren atalean, Nafarroako Gobernua premiatzen da “abuztuaren 23a Estalinismoaren eta Nazismoaren Biktimen Oroimenezko Europako Eguna izan dadin”. EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek aurkako botoa eman dute.
Horrez gain, aurreko atalaren babes berdinekin, Nafarroako Parlamentuak Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio “lan egin dezan, Espainia eta Europako gainerako erakundeekin koordinatuta, memoria historikoaren europar kultura komun bat sortzeko, oinarritua zorroztasunean, tolerantzian, era guztietako totalitarismo eta erradikalismo erlijioso eta politikoen errefusean, berradiskidetzearen bilaketan eta humanismo nahiz demokraziaren balioen defentsan”. Atal honen alde bozkatu dute Navarra Sumak, PSNk eta Geroa Baik, aurka berriz EH Bilduk, Podemos-Ahal Duguk eta I-Ek.
Ebazpenak beste puntu bat zeukan, baztertu egin dena, eta Nafarroako Gobernua premiatzen zen “aldeztu zitzan Europar Memoriaren eta Kontzientziaren Plataformaren jarduerak eta horietan parte har zezan, Europako Parlamentuak egindako eskariarekin bat, eta kudea zezan Nafarroako Memoriaren Institutua plataforma horri atxikitzea”. Navarra Sumak bakarrik bozkatu du honen alde, gainerako taldeek aurkako botoa eman dute.
Zioen azalpenean, Navarra Suma talde parlamentarioak sustatutako ebazpenak iragan mendean “ezkerreko nahiz eskuineko diktadurek eta totalitarismoek Europa zedarritu” zutela adierazten da, eta ildo horretan, (2018/2819) ebazpena aipatzen du, Europako Parlamentuak irailaren 19an europar memoria historiko bat sortzearen inguruan onetsitakoa.
Zehazten denez, erabaki horren helburua “biktimak omentzea” baino gehiago da, demokraziari egiten zaizkion mehatxu modernoen aurrean erresistentzia-lana egitea proposatzen baitu, eta, zentzu zabalean, Europaren batasuna eta etorkizuna defendatzen du.
-
Mozioa (36. NPAO, 2019-11-15ekoa)