Noiz argitaratua Osteguna, 2021.eko Otsailak 18

Nafarroako Gobernua premiatzen da Hitzarmenaren Legearen aldaketa bat presta dezan

Osoko bilkuran onetsia. 2021eko otsailaren 18an

1. Nafarroako Gobernua premiatzen da Hitzarmenaren Legearen aldaketa bat presta dezan, Estatuko zor guztien interesak eta amortizazio-kuotak Nafarroak bereganatu gabeko kargatzat jotzeari dagokionez.

 

2. Gobernua premiatzen da aurreko puntuan adierazitako aldaketan adierazpen egokiak erants ditzan, Estatuak europar zor mankomunatua itzultzeko eta horren interesak ordaintzeko pairatzen dituen zamek Ekarpenaren kalkuluaren gainean izan lezaketen inpaktuari buruzkoak.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

Geroa Bairen eta Navarra Sumaren aldeko botoekin (UPNri dagozkion 15 boto eta PPNri dagozkion 2), PSN, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren abstentzioekin eta Ciudadanosen ordezkari diren hiru parlamentarien aurkako botoekin (Navarra Suma) onetsi da.