Nafarroako Gobernua premiatzen da Hitzarmen Ekonomikoa berritzeko Estatuarekiko negoziazioaren esparruan zerga-figura berriak sar daitezen
Osoko Bilkuran onetsia. 2020ko maiatzaren 21ean
1. Nafarroako Gobernua premiatzen da Hitzarmen Ekonomikoa berritzeko Estatuarekiko negoziazioaren esparruan, alde batetik, zerga-figura berriak sar daitezen, hala nola Google edo Tobin tasak eta mugaz gaindiko BEZa, halako moldez non horien kudeaketa eta bilketa Foru Komunitatearen esku geratuko diren; eta, beste alde batetik, Nafarroako erakundeak nazioarteko zerga-foroetan egonen direla ziurta dadin.
2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio hilabeteko epean txosten bat aurkez diezaion Ganbera honi, enpresa-erakundeek eta hainbat gizarte-erakundek proposatutakoen antzeko zerga-neurriak aplikatzeak gure ekonomian izan lezakeen eraginari buruzkoa, egungo krisiaren ondorioz eragin negatiborik ez duten errenta altuak, enpresa-onurak eta ondare handiak, aldi baterako bada ere, zergapetzeko aukerari dagokionez.
Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin, Navarra Sumaren barnean dauden Ciudadanoseko hiru forudunen aurkako botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin (UPN + PPN) onetsi da.
2. puntua PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal Dugu eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin onetsi da.