Nafarroako Gobernua premiatzen da hilero Parlamentuan agerraldia egin dezan Next Generation funtsetara aurkeztu nahi diren proiektuen kudeaketari buruzko azalpenak emateko
Osoko bilkuran onetsia. 2021eko otsailaren 18an
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da hilero Parlamentuan agerraldia egin dezan, mozio hau onesten den egunetik, Foru Araubidearen Batzordean edo Parlamentuan horretarako eratzen den beste batean, Next Generation funtsetara aurkeztu nahi diren edo aurkezten diren proiektuen kudeaketari buruzko azalpenak emateko.
Eman beharreko informazioaren barruan, nahitaez azaldu beharko da erabakiak zein organok hartuko dituen, zein proiektu aurkeztuko diren eta zein ez Funtsen finantzaketa lortzeko, zer pertsonak hartuko dituzten erabakiak eta zein irizpide aukeratu diren horretarako.
Navarra Suma talde parlamentarioak aurkeztu du.
Navarra Suma eta EH Bilduren aldeko botoekin, I-Eren abstentzioarekin eta PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Duguren aurkako botoekin onetsi da.