Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 16

Nafarroako Gobernua premiatzen da gardentasunaren nahiz publizitate aktiboaren arloetako betebehar guztiak bete ditzan

Osoko bilkurak onetsi du. 2023ko azaroaren 16an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da gehienez ere 9 hilabeteko epean oso-osorik bete ditzan Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 5/2018 Foru Legeak gardentasunaren nahiz publizitatearen arloetan ezartzen dituen betebehar guztiak.

 

2.- Foru Gobernuari eskatzen zaio gehienez ere 6 hilabeteko epean bete dezan Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko 5/2018 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa, eta legearen aplikazioari buruzko ebaluazio globala egin eta Nafarroako Parlamentura igor dezan.

 

3.- Foru Exekutiboa premiatzen da Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Legearen 67.2 artikuluan ezarritakoa bete dezan.

 

UPN talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

Aho batez onetsi da.