Noiz argitaratua Osteguna, 2023.eko Azaroak 2

Nafarroako Gobernua premiatzen da Europako Kontseiluari exiji diezaion Europaren politika komertzial komunaren berrikusketa azkar dezan

Osoko bilkurak onetsi du. 2023ko azaroaren 2an

1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da Estatuko Gobernuari eska diezaion Europako Kontseiluan exiji dezan Europaren politika komertzial komuna berrikustea –prozesu hori jada 2021ean abiarazi zen–, ziurtatze aldera inportatutako produktuak bidezko prezio batean saltzen direla Europar Batasunean, horien jatorria zein ere den, eta gure industria kalteetatik babes dezan eta atzerriko enpresen lehia desleialari aurre egin diezaion; esaterako, dumpingaren eta dirulaguntzen kasuan.

 

2.- Espainiako Gobernua premiatzen da Europako Kontseiluan exiji dezan aukera-berdintasuna bermatuko duten arau-aldaketak ezartzea, ekidite aldera jardunbide komertzial desleialek Europako enpresak kaltetzea, batik bat enpresa txiki eta ertainak.

 

3.- Europako Kontseiluari eskatzen zaio Europaren politika komertzial komun berriaren helburua izan dadin bere esku dauden tresna guztiak erabiltzea justizia soziala eta ingurumenaren jasangarritasuna babesteko, zehazki trantsizio ekologikoa babesteko eta balio-kate arduratsu eta jasangarriak sustatzeko.

 

4.- Estatuko Gobernua premiatzen da Kontseilu Europarrari eska diezaion sendotu ditzala nazioarteko lankidetzaren ikuspegia, desberdinkeriaren aurkako borroka, giza eskubideen bermea eta Nazio Batuen 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarriko Helburuen xedeen sustapena, gure merkataritza-politikaren ardatz nagusi bihur daitezen.

 

Geroa Bai talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Voxen aurkako botoekin onetsi da.