Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Otsailak 1
Nafarroako Gobernua premiatzen da erregelamenduz gara dezan LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko 8/2017 Foru Legea
Osoko bilkurak onetsi du. 2024ko otsailak 1
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da legegintzaldian zehar erregelamendu bidez gara dezan LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea.
2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio aipatu legearen erregelamenduzko garapena partaidetzaz egin dadin Nafarroako LGTBI+ Kontseiluaren baitan, 2017an foru lege hori bultzatzean nagusi izan zen partaidetza-espirituari jarraipena emate aldera.
PSN talde parlamentarioak aurkeztu du.
PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin, UPNren eta PPNren abstentzioekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi da.