Nafarroako Gobernua premiatzen da era aktiboan defenda dezan aniztasuna eta herritarrei dei egin diezaien politikan parte hartzera
Osoko bilkurak onetsi du. 2023ko azaroaren 30ean
1.- Nafarroako Gobernua premiatzen da gizarte demokratikoaren ezinbesteko oinarria den aniztasun politikoa eta soziala era aktiboan defendatzera.
2.- Memoria eta Bizikidetzako, Euskarako eta Kanpo Ekintzako Departamentua premiatzen da Nafarroako unibertsitateekin egindako lankidetza hitzarmen baten bidez ikertze aldera Nafarroako zenbait herritan dagoen aniztasun politiko eta sozial eza, muturreko taldeek jarduera terroristak oroitzearen eta aurkari politikoa demonizatzearen ondorioz.
3.- Nafarroako herritarrak animatzen dira Konstituzioak eta legeek aitortutako askatasun politikoak modu aktiboan erabiltzera eta bizitza politikoan aktiboki parte hartzera, batez ere udal-esparruan, hautagaitzetan libreki parte hartuz, beren ideien arabera eta errespetu- eta tolerantzia-giroan.
UPN talde parlamentarioak aurkeztu du.
1. eta 3. puntuak aho batez onetsi dira.
2. puntua UPN, PPN eta Voxen aldeko botoekin, PSN eta Geroa Bairen abstentzioekin eta Contigo-Zurekinen aurkako botoekin onetsi da.
* EH Bilduk ez du bilkuran parte hartu.