Noiz argitaratua Osteguna, 2022.eko Urriak 20

Nafarroako Gobernua premiatzen da ekintza eta esku-hartze sozialeko hitzarmen sektoriala finantzatzen jarrai dezan

Osoko bilkurak onetsi du. 2022ko urriaren 20an

1.- Legebiltzarrak beharrezkotzat jotzen du funtsezkoa den sektore honentzako lan-araubidea, ezbaian dauden egitate juridikoetan sartu gabe. Hori dela-eta, beharrezkotzat jotzen du plantillek hitzarmen berekia izan dezatela, bai lan-harremanei bai gizarte-zaurgarritasun edo -arriskuan dauden herritarrei ematen zaizkien zerbitzuei kalitatea eta egonkortasuna emanen diena.

 

2.- Nafarroako Gobernua premiatzen da konpromiso publikoa har dezan hitzarmenetik eratorritako aurrekontu-partidak finantzatzen segitzeko, baita hitzarmen horren deuseztasuna judizialki aldarrikatuko balitz ere.

 

3.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio konpromisoa har dezan, deuseztasuna deklaratua izatearen kasuan, agente aktiboa izateko eta hitzarmen berri baten negoziazioa finantzatzeko, orain arte egin duen bezala eta baldintza beretan.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du. 

 

PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren eta Podemos-Ahal Duguren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren aurkakoarekin (I-Ek ez du bilkuran parte hartu) onetsi da.