Noiz argitaratua Osteguna, 2024.eko Otsailak 15

Nafarroako Gobernua premiatzen da Droga-mendekotasunari buruzko III. Foru Planaren ebaluazioa egin dezan

Osoko bilkurak onetsi du. 2024ko otsailaren 15ean

1. - Nafarroako Gobernua premiatzen da Droga-mendekotasunari buruzko III. Foru Planaren ebaluazioa gehienez ere sei hilabeteko epean egin dezan.

 

2.- Foru Exekutiboari eskatzen zaio Droga-mendekotasunari buruzko foru plan berri bat presta dezan, arlo horretako adituekin eta elkarteekin lankidetzan, osasun arlokoak nahiz hezkuntza edo gizarte zerbitzuetakoak izan.

 

3.- Foru Gobernua premiatzen da Foru plan berrian portaera-adikzioen gaineko ikuspuntua jaso dezan.

 

4.- Nafarroako Gobernua premiatzen da planaren koordinatzailearen figura berreskura dezan, figura hori funtsezkoa baita planaren garapenean lidergoa eta zeharkakotasuna bermatzeko.

 

5.- Gobernuari eskatzen zaio, baita ere, planaren koordinazio eta jarraipen egiturak indartu ditzan.

 

6.- Foru Exekutiboa premiatzen da Droga-mendekotasunari buruzko IV. Foru Plana gehienez ere urtebeteko epean aurkez dezan Nafarroako Parlamentuan.

 

EH Bildu talde parlamentarioak aurkeztu du.

 

1, 2 y 3, 5  6 puntuak UPN, PSN, EH Bildu, Geroa Bai, PPN eta Contigo-Zurekin taldeen aldeko botoekin eta Voxen aurkakoarekin onetsi dira. 

 

4. puntua UPN, EH Bildu eta Contigo Zurekinen aldeko botoekin eta PSN, Geroa Bai eta Voxen aurkakoarekin onetsi da.